2008-01-06

http://animali.blogsome.com/category/aholkuak/

Blog hau animaliei buruzko bloga da; blog oso interesgarria da, animaliei buruzko bitxikeri asko agertzen dira. Carlos Manuel Peñak egindako bloga da (kubakoa da eta12 urte ditu,bloga informatikako klasean sortu zuen). Animaliei buruz zerbait jakin nahi baduzue hemen sartu. asmoz bloggaren atalak hauek dira:
aholkuak(1)albiste bitxiak (17) albisteak (40) anfibioak (5) animali belarjaleak (14)animali bitxiak (8) animali haragijaleak (23) animali orojaleak (5)animalia famatuak (1)antzinakoak (12)
argazkiak (10) arrainak (3) arriskuan dauden animaliak (9)barne ernalketa (8) Basatiak (42)
bibiparoa (27) bideoa (2)birika arnasketa (9)desagertutakoak (3) ertainak (18)etxabereak (6)
gaixotasunekin zer ikusi dutenak (2) gauza bitxiak (1)gorilak (1) handiak (16) hegan egin dezaketenak (2)hegaztiak (1)historia (1)homeotermoa (1) insektujaleak (7) intsektuak (4) irteera inportanteak (1)istorioak (2)mendian bizi direnak (2)narrastiak (5)
obiparoa (14) poikilotermoa (1) txikiak (14)txisteak (4) ugaztunak (25)uretan bizi direnak (2)
zakatz arnasketa (1) zirkulazio bikoitza (1)

Blog honetan bideoak eta argazkiak ikus ditzakegu. Blog hau haur (6urtetik aurreko haurrak), gazte nahiz helduentzat interesgarria izan daiteke.

2008-01-04

Loturak

Hemen aurki ditzakezue lotura interesgarrien zerrenda:
http://es.youtube.com/
http://berrikari.blogspot.com/
http://www.donostia.org/gliburu.nsf/pages/03animales.htm
http://kids.nationalgeographic.com/
http://recursos.cnice.mec.es/bancoimagenes/sonidos/resultados.php?categoria=13

Picasa album web

animaliak
Animalien argazki hauek unkigarriak dira.


powered by ODEO
ABESTITXOA (Gazteleraz)

Nationalgeographic guztiok ezagutzen dugun aldizkari eta programa da. National geographic-ek haurrei zuzenduta dagoen web orri bat dauka (ingelesez). Bertan ariketa interesgarri asko daude : animali ezberdinen argazki eta bideoak(pinguinoa, sugea,elefantea, krokodiloa...)argazkiaz aparte animali bakoitzaren ezugarri guztiak agertzen dira(non daude, zer jaten duten...). Jolas interaktiboak haurrei asko gustatzen zaizkien jolasak dira; web orri honetan jolas interaktibo ugari daude eta bakoitzak animali batekin zerikusia dauka. Dinosaurioen bideo bat dago Dinosaurioen istoria azaltzen duena.
Web orri hau oso interesgarria da eta gainera haurrak haien ingelesa hobetu al dute.

http://kids.nationalgeographic.com/Stories/
Goiko web orria beste web baten barnean dago: http://www.donostia.org/gliburu.nsf/pages/03animales.htm
Orri honek beste orri batzuetan sartzeko aukera ematen du: Donostiako akuariumaren web orria; animalien familia ezberdinak azaltzen dituen web orria; Dinosaurioei buruzkoa; Iberiar faunari buruzkoa;etxeabereei buruzkoa; txakurrei buruzkoa; zeroiei buruzkoa eta azkenik animalien soinu ezberdinak entzun al ditugun web orria.

Haurrentzat espresuki prestaturiko zezenketa dago; nolabait, gazte-gaztetatik ohitura hauek gure seme-alabek barnera ditzaten.

Ikaratuta utzi bazaitu aurreko baieztapena, ez galdu eta albiste osoa irakurri ezazu. Eta sinadura bilketan parte hartu

Animaliak besterik ez dira?

http://ikastorratza.civiblog.org/blog/_archives/2006/7/26/2163379.html

HAURREN IPUINAK: Orain dela urte aunditz herri txiki batean bazen familia bat etxe zahar batean bizi zirela. Etxe hartan animali aunditz sartzen ziren, bainan batez ere saguak, zakurrak eta katuak.Egun eguzkitsu batean familia mendira joan ziren baskaltzera eta animaliak janari bila joan ziren.Baina etxea ez zen hutsik geratu, baizik eta zakur bat, katu bat eta sagu bat. Orduan sagua poliki, poliki atera zen eta etxea hutsa ikusi zuenez jolastera joan zen. Katuari gauza berdina pasatu zitzaion eta jolastera joana zen baita ere.Bapatean katua eta sagua topatu ziren eta katuak sagua jarraitu zuen eta saguak honela erran zion:-Gelditu, mezedez, gelditu.-Ezta pentsatu ere -erran zion katuak.Denbora luze bat pasatu ondoren, azkenean, katua gelditu egin zen leher eginda, eta saguak erran zion:-Zer duzu?-Ez, deus -eta honela pixkanaka, pixkanaka, elkar ezagutu ziren. Ezagutu ondoren biak jolasten hasi ziren eta orduak eta orduak pasatu ziztuzten eta lo egiteko ordua heldu zen eta saguak katuari bere logelara joaten lagundu zion. Bapatean zakur maltzur bat atera zen eta katua korrika hasi zen eta zakurra atzetik joan zen. Eta katuak Honela erran zion:-Gelditu, gelditu, mezedez..!-Ez, ez naiz geldituko -zakurrak.-Aupa, aupa katu! -saguak.Azkenean bi animaliak nekatu eta lurrera eta azkenean lagunak izan ziren eta denak zakurraren lo gelara joan eta merendua egin zuten. Eta han lo egin zuten urte osorako.
Bidane



2008-01-03


http://www.ikasbil.net/idatziak/gurasoak/gurasoakLagunduz_04ir.pdf

Goiko web orrian ikasgelan erabiltzeko unitate didaktiko bat agertzen da.Izeburua:
"MAITE DITUT ANIMALIAK ETA LANDAREAK", unitate didaktiko honen helburu nagusienak haurrei eta haien gurasoei orientazioak ematea, animaliei eta landareei buruz eta animalien eta landareen gaia lantzeko euskarazko hainbat material aurkeztu eta erabiltzea (CDROMak, irudi bidezko hiztegiak, eskolako liburuak...) dira.
Unitate didaktikoan lehenengo eta behin irakasleentzako sarreratxo bat dago, bertan azaltzen du haurrak ez direla nekatzen beren ingurunean gauza berriak aurkitzera. Bestalde, garrantzitsua dela ulertzen joatea zein den gizakiaren tokia lurraren ekosistema konplexuan. Baita zientzia ez dela soilik ezagutza-multzo bat; zientziak baduela bere hizkuntza, eta haurrak poliki-poliki ikasiko duela gai horiei buruz zehaztasunez jardun behar dela.
Unitate hau, Lehen Hezkuntzako maila guztietan jorratzen den gai baten gainean arituko da:
animaliak eta landareak. Gai horretaz jarduteko baliabide batzuk eskuratuko ditugu, eta, bide batez, natur zientziei buruzko azalpenak emateko zaindu behar diren hainbat kontu ere landuko ditugu.
Beste helburu garrantzitsu bat hau da: gurasoak trebatzea, beren seme-alabei azalpen argiagoak emateko, eta funtsezko irizpide batzuk izatea, haurrei beren lanak hobeto egiten laguntzeko.

Ikastunitatearen ibilbidea hau izango da:
1. SARRERA:Ikastunitatearen helburuen eta lan-egitasmoaren aurkezpena

A. ATAZA: ZER DAKIGU BESTE IZAKI BIZIDUNEI
BURUZ?
· Ezagutzen dituzten animalien eta landareen izenak
zerrendatu eta sailkatu.
· Arrak, emeak eta kumeak izendatzeko ohiko izenak
bildu.
· Animalien hotsak izendatzeko hitzak identifikatu.
· Haurrek etxean eduki nahi izaten dituzten animaliak
zaintzeko aholkuak entzun eta haurrari animalia horiek
etxean ez izateko arrazoiak eman.
· Baserriko animaliak zertarako erabili ohi diren azaldu.
· Haurrentzako bideo batean azaltzen diren animaliak
izendatu, eta horietako bat programa baten maskota
hautatu.
· Zuhaitz eta landarerik ezagunenak izendatu
· Herriko tokiren baten paisaia aldatzeko proposamenak
egin.

B. ATAZA: ANIMALIAK EZAGUTZEN
· Eskolako lanaren helburuen zerrenda antolatu; lanaren
eskema aztertu eta moldatzeko proposamenak egin.
· Diagrama osatu animali talde nagusiak izendatzeko
hitzak erabiliz (narrasti, ugaztun...) eta haurrek
prestatutako hainbat testutan dauden okerrak
identifikatu.
· ANIMALIAK CD-ROMaren gidaliburua aztertu, eta
identifikatu ikono bakoitzaren esanahia; argitu CD-ROMa
erabiltzeko oinarrizko jarraibideak.
· CD-ROMak katuari buruz dakarren informazioa aztertu,
eta haurrek egindako hainbat lanetan desegokitasunak
identifikatu.
· Bideo-erreportajea entzun, eta eztabaidatu haurrak
hartutako oharrak zuzenak diren ala ez.
· Zenbait esaera zaharren esanahia argitu.
· Ahozko azalpena egiteko hainbat irizpide eztabaidatu,
haurrei orientabideak emateko.

Zuhaitzen aldeko kartel bat egiteko aukerak aztertu.
· Proposamenik egokiena hautatu, esku-orri batean falta
diren testu-zatiak osatzeko. Alderatu jatorrizko
testuarekin.
· Esku-orriari jarraipena emateko bi proposamen alderatu,
eta eztabaidatu zein den egokiena.
· Ipuin baten hasierako lau paragrafoak ordenatu;
amaierako proposamen bat egin, eta jatorrizkoarekin
alderatu.

MATERIAL OSAGARRIA
A. HAUEK BAI BURUHAUSTEAK!
· Logika-joko batzuk egin.
· Neurriekin eta unitate-aldaketekin zerikusia duten
buruketak egin.
· Oinarrizko eragiketa matematikoak ebaztea eskatzen
duten buruketak egin.

MATERIAL OSAGARRIA
B. BESTERIK NAHI!
· Ipuinak kontatzeko moduak alderatu; adituen
jarraibideak ulertu eta eztabaidatu.
· Txandaka, ozenki irakurri alegia klasiko batzuen
amaierako olerkiak, eta asmatu zein alegiari dagozkion.
· Ipuin baten ilustrazioak emanda, gidoia asmatu,
jatorrizko ipuina entzun, eta proposatutako gidoiarekin
alderatu.
· Ipuinak asmatzeko hainbat teknikaren jarraibideak
ulertu, eta, horiei jarraiki, ipuin laburrak asmatu;
alderatu haur batzuek asmatutakoekin.
· Ipuin bat irakurri, eta identifikatu bertan ipuin-kontalari
trebea izateko ematen diren aholkuak.

Unitate honetan ez da bakarrik animali eta landareei buruzko ezagutzak lantzen, baizik eta hizkuntz gaitasunak, besteekiko errespetua, irakurmena, entzumen, teknologia berriak.... ere lantzen da. Hau dela eta gelan lantzeko ezin hobea da eta
Gonbidatzen zaituztet web orrialdea bisitatzera


2007-12-04

Haurrak animalienganako maitasun giro batean hezitu behar ditugu

2007-11-06

Badaude animalien zainketa egokia eta animalien adiskidetasunarekin zerikusia duten ipuinak. Eskolan nahiz etxean erabiltzeko ezin hobeak dira. Zihur nago gustoko izango dituztela!!!!!!!!

http://www.teatro-testuak.com/ipuinak/17animalien.html

2007-10-30

Blogg hau animalien zainketari buruzkoa da. Pantailan agertzen den zatitxo honetan,haur gehienek animaliekiko duten jarrera azaltzen da;hau da,animaliak jolastzat hartzen dituzte. Haurren jarrera desegoki hau gurasoen errua da eta eskolan ezezik etxean ere animalien zainketa egokiaren heziketa berezia eduki behar dute.

http://www.universalpet.com/

Bideo hau azken urteotan telebistako haurrentzako programazioan dago.Programa honetan haurraren eta animalien erlazioa ezin hobea da. Bi lau urtetako haurrek oso gustoko dute.
http://es.youtube.com/watch?v=bw7_ONdIFqE

2007-10-09

Etxeko haurrak

Pertsona asko seme-alabarik ez badituzte ere, denbora kentzen dioten mila gauza daukate, adibidez animaliak , zaindu eta maitatu egin behar baitira. Etxe abereak poztasun handia ematen dute; bakardadea alde batera usteko adiskide ezin hobeak dira.