2008-01-03


http://www.ikasbil.net/idatziak/gurasoak/gurasoakLagunduz_04ir.pdf

Goiko web orrian ikasgelan erabiltzeko unitate didaktiko bat agertzen da.Izeburua:
"MAITE DITUT ANIMALIAK ETA LANDAREAK", unitate didaktiko honen helburu nagusienak haurrei eta haien gurasoei orientazioak ematea, animaliei eta landareei buruz eta animalien eta landareen gaia lantzeko euskarazko hainbat material aurkeztu eta erabiltzea (CDROMak, irudi bidezko hiztegiak, eskolako liburuak...) dira.
Unitate didaktikoan lehenengo eta behin irakasleentzako sarreratxo bat dago, bertan azaltzen du haurrak ez direla nekatzen beren ingurunean gauza berriak aurkitzera. Bestalde, garrantzitsua dela ulertzen joatea zein den gizakiaren tokia lurraren ekosistema konplexuan. Baita zientzia ez dela soilik ezagutza-multzo bat; zientziak baduela bere hizkuntza, eta haurrak poliki-poliki ikasiko duela gai horiei buruz zehaztasunez jardun behar dela.
Unitate hau, Lehen Hezkuntzako maila guztietan jorratzen den gai baten gainean arituko da:
animaliak eta landareak. Gai horretaz jarduteko baliabide batzuk eskuratuko ditugu, eta, bide batez, natur zientziei buruzko azalpenak emateko zaindu behar diren hainbat kontu ere landuko ditugu.
Beste helburu garrantzitsu bat hau da: gurasoak trebatzea, beren seme-alabei azalpen argiagoak emateko, eta funtsezko irizpide batzuk izatea, haurrei beren lanak hobeto egiten laguntzeko.

Ikastunitatearen ibilbidea hau izango da:
1. SARRERA:Ikastunitatearen helburuen eta lan-egitasmoaren aurkezpena

A. ATAZA: ZER DAKIGU BESTE IZAKI BIZIDUNEI
BURUZ?
· Ezagutzen dituzten animalien eta landareen izenak
zerrendatu eta sailkatu.
· Arrak, emeak eta kumeak izendatzeko ohiko izenak
bildu.
· Animalien hotsak izendatzeko hitzak identifikatu.
· Haurrek etxean eduki nahi izaten dituzten animaliak
zaintzeko aholkuak entzun eta haurrari animalia horiek
etxean ez izateko arrazoiak eman.
· Baserriko animaliak zertarako erabili ohi diren azaldu.
· Haurrentzako bideo batean azaltzen diren animaliak
izendatu, eta horietako bat programa baten maskota
hautatu.
· Zuhaitz eta landarerik ezagunenak izendatu
· Herriko tokiren baten paisaia aldatzeko proposamenak
egin.

B. ATAZA: ANIMALIAK EZAGUTZEN
· Eskolako lanaren helburuen zerrenda antolatu; lanaren
eskema aztertu eta moldatzeko proposamenak egin.
· Diagrama osatu animali talde nagusiak izendatzeko
hitzak erabiliz (narrasti, ugaztun...) eta haurrek
prestatutako hainbat testutan dauden okerrak
identifikatu.
· ANIMALIAK CD-ROMaren gidaliburua aztertu, eta
identifikatu ikono bakoitzaren esanahia; argitu CD-ROMa
erabiltzeko oinarrizko jarraibideak.
· CD-ROMak katuari buruz dakarren informazioa aztertu,
eta haurrek egindako hainbat lanetan desegokitasunak
identifikatu.
· Bideo-erreportajea entzun, eta eztabaidatu haurrak
hartutako oharrak zuzenak diren ala ez.
· Zenbait esaera zaharren esanahia argitu.
· Ahozko azalpena egiteko hainbat irizpide eztabaidatu,
haurrei orientabideak emateko.

Zuhaitzen aldeko kartel bat egiteko aukerak aztertu.
· Proposamenik egokiena hautatu, esku-orri batean falta
diren testu-zatiak osatzeko. Alderatu jatorrizko
testuarekin.
· Esku-orriari jarraipena emateko bi proposamen alderatu,
eta eztabaidatu zein den egokiena.
· Ipuin baten hasierako lau paragrafoak ordenatu;
amaierako proposamen bat egin, eta jatorrizkoarekin
alderatu.

MATERIAL OSAGARRIA
A. HAUEK BAI BURUHAUSTEAK!
· Logika-joko batzuk egin.
· Neurriekin eta unitate-aldaketekin zerikusia duten
buruketak egin.
· Oinarrizko eragiketa matematikoak ebaztea eskatzen
duten buruketak egin.

MATERIAL OSAGARRIA
B. BESTERIK NAHI!
· Ipuinak kontatzeko moduak alderatu; adituen
jarraibideak ulertu eta eztabaidatu.
· Txandaka, ozenki irakurri alegia klasiko batzuen
amaierako olerkiak, eta asmatu zein alegiari dagozkion.
· Ipuin baten ilustrazioak emanda, gidoia asmatu,
jatorrizko ipuina entzun, eta proposatutako gidoiarekin
alderatu.
· Ipuinak asmatzeko hainbat teknikaren jarraibideak
ulertu, eta, horiei jarraiki, ipuin laburrak asmatu;
alderatu haur batzuek asmatutakoekin.
· Ipuin bat irakurri, eta identifikatu bertan ipuin-kontalari
trebea izateko ematen diren aholkuak.

Unitate honetan ez da bakarrik animali eta landareei buruzko ezagutzak lantzen, baizik eta hizkuntz gaitasunak, besteekiko errespetua, irakurmena, entzumen, teknologia berriak.... ere lantzen da. Hau dela eta gelan lantzeko ezin hobea da eta
Gonbidatzen zaituztet web orrialdea bisitatzera


No hay comentarios: